euskal-seo.blogspot.com.es.Wikipedian ingelesez irakur daiteke SEO akronimoaren definizioa: Search Engine Optimization (SEO) is the process of improving the visibility of a website or a web page in a search engine's "natural" or un-paid ("organic" or "algorithmic") search results.

Hau da, euskaraz SEO: Bilatzaileetako emaitzetan era "naturalean" edo "ordaindu-gabe", web gune edo orri baten ikusgarritasuna hobetzeko prozesua da.

Eta iruzur egin gabe, bestela "Black Hat SEO" egiten arituko zinateke, eta hori detektatu eta zigortzeko moduak ditu Googlek. Beraz hobe garbi jokatzea.

Interneten bilatzen duten euskaldunak

Aurreko definizioan ez da "pertsona" hitza aipatu baina "bilatzen duten pertsonak kontuan dituen prozesua” ere bada.

Web gune bat euskaraz sortzen denean, interneten bilatzen duten pertsona euskaldunak izan behar dira kontuan, eta kontuan hartzekoak dira Eustatek 2012ko ekainean publikatutako txostenean agertzen diren hiru datu:

1.Euskadiko Internet erabiltzaileen artean ia %97k “Google” bilatzailea erabiltzen du.
2.15 urte eta gehiagoko 1.079.000 internautak baino gehiagok, Google dute erreferentzia.
3.Google-ren erabiltzaileak, 2012an, lehen baino 16.000 pasa gehiago dira.

Bilatzaileko emaitzak


Zer ikusten dute Googlen bilatzen duten euskaldunek? Google bilatzailearen emaitzetako orri bakoitzak 10 puxketa “organiko” ditu (ordaindu gabe agertzeko) eta puxketa bakoitzak hiru zati ditu:

1.Izenburua (title)
2.Helbidea (URL)
3.Edukia (edo meta-description)

Hori badakigu, bilaketa bakoitzerako, Googlek gure web gunetik egokitutako puxketak eraiki ahal izateko, web orriak sortu beharko ditugu.

Pertsonek, bilatutako hitzak tituluan irakurtzea espero dute, sakatu eta gero ikusten duten orrian informazio osoa aurkitzeko helburuarekin.